2022/11/18

 2.TXANELAREKIN LANEAN...




EGIPTOren inguruan ari gara lanean eta egia esan oso interesatuak gaude. Egiptoren inguruko gauza asko ikasten ari gara eta gure etxeetan edo familitan lortutako materiala ekartzen ari gara txoko zurira. 
Ikusi, ikusi ekarritako gauza guztiak. Hala ere, oraindik batzuk falta dira eta guzti honekin maketa zoragarri bat osatzeko irrikitan gaude. 

Ikusi argazkiak



Gai guztietan bezala, abesti polit bat ere ikasten dugu. Oraingoa benetan polita da eta etxean abesteko aproposa benetan. 










2022/11/14

 GAU BELTZA

Aspaldi pasa zen Gau beltza baina hona hemen arte hezkuntzan egindako eskulan politak; kalabaza polit politak.



2022/11/09

 ARRITXULORA IRTEERA


2 egunetako irteeran ederki ibili ginen, a ze bi egunak! Zoragarriak izan ziren eta ikastolako Lh1, Lh2 eta Lh3ko lagun guztiak elkarrekin primeran ibili ginen. 

Argazkiak ikusi nahi?



 KIVA EGUNA

Urriaren 18an, Kiva eguna ospatu genuen ikastolan. Aspaldiko partez denok elkarrekin dantza eginez bukatu genuen goiza. Ikastola ere apaindu genuen eta lanketa berezia egin genuen gelan.  

Garrantzitsuena, norbera izaten eta ondokoa errespetatzen ikasi behar dugu. Arazoak konpontzen, ondokoari laguntzen edo babesa ematen, laguntza eskatzen... milaka modu jazarpenari aurre egiteko! 

Elkarrekin indartsuagoak baikara!!!

Kiva ikastola gara eta harro gaude! 

Pozik gatoz ikastolara! 


                                               Ikusi bideoa

 TALDEKO AURKEZPENAK


1.txanelako proiektua, talde txikitan burutu dugu. Herria aztertu eta herriari buruzko txostena osatu dugu taldeka. Oso ondo moldatu gara talde txikitan eta emaitza ere horrelakoxea izan da. 

Aurkezpen hauekin, bukaera emango diogu 1.gaiari eta laster 2.gaiarekin hasiko gara. 

Oso ondo egin duzue lan eta ZORIONAK neska-mutilak!!!





 GURE TXOKO KUTTUNAK


Bakoitzak bere txoko kuttuna aukeratu du eta ondoren deskribapen lanak egin dituzte. Lan guztiak bildu eta liburuxka zoragarria geratu zaigu. Laster etxez-etxe ibiliko da, ea gustatzen zaizuen. 






 LAGUN EZKUTUA

Hementxe dituzue hainbesteko urduritasuna sortarazi zizkigun momentuko argazkiak. 
Eskulan zoragarriak egin zenituzten, artista batzuk zarete eta jarraitu horrela!



ZORTE ON!!! FALTAN BOTAKO ZAITUZTET...