2022/11/09

 TALDEKO AURKEZPENAK


1.txanelako proiektua, talde txikitan burutu dugu. Herria aztertu eta herriari buruzko txostena osatu dugu taldeka. Oso ondo moldatu gara talde txikitan eta emaitza ere horrelakoxea izan da. 

Aurkezpen hauekin, bukaera emango diogu 1.gaiari eta laster 2.gaiarekin hasiko gara. 

Oso ondo egin duzue lan eta ZORIONAK neska-mutilak!!!





 GURE TXOKO KUTTUNAK


Bakoitzak bere txoko kuttuna aukeratu du eta ondoren deskribapen lanak egin dituzte. Lan guztiak bildu eta liburuxka zoragarria geratu zaigu. Laster etxez-etxe ibiliko da, ea gustatzen zaizuen. 






 LAGUN EZKUTUA

Hementxe dituzue hainbesteko urduritasuna sortarazi zizkigun momentuko argazkiak. 
Eskulan zoragarriak egin zenituzten, artista batzuk zarete eta jarraitu horrela!



2022/10/15

 ANOETAKO LAGUNEKIN
GOIZ PASA

Ostiral goizean, goiz pasa ederra egin genuen Anoetako LH3ko lagunekin. Elkar ezagutzeko zenbait dinamika egin genituen.

Oso gustura ibili ginen eta berriro elkar ikusteko irrikitan geratu ginen. 

Ikusi argazkiak


GOAZEN KALERA!

Ostegunean, kalera irten ginen eta talde txikitan lanean aritu ginen. Irurako zertzibuak, kaleen izenak... aztertzen aritu eta gero, herritik paseotxoa eman eta bakoitzaren "Txoko kuttunak" ezagutu genituen.

Ikusi argazkiak!



Taldeka lanean 

                                          
                                                                    "Txoko kuttunak"

2022/10/08

 1. GURE TXOKO KUTTUNA

1.txanelarekin lanean ari gara eta gaia "Gure txoko kuttuna" izanda, zenbait gauza ezberdin ikasten ari gara: planoak zer diren, herriko zerbitzuak zein diren, auzo motak, kaleak, gure herria non kokatua dagoen... 

Proiektua talde txikitan egingo dugu. Gure herriko azterketa sakona egingo dugu eta ikasitako guztia bilduko dugun txosten bat egiten bukatuko dugu. 

Bakoitzaren "txoko kuttuna" ere zein den ikusiko dugu noski.

Lanean jarraituko dugu beraz!

Ikusi txoko zurirako ekarritako zenbait gauza, oso gauza interesgarriak ekarri dituzte eta. 


Laster arte!


 TUTORITZA SAIOA

Ikusi argazkiak

Gelako puzzlea osatu dugu, bakoitzak bere zatitxoa jarri du eta denon artean alfonbra moduko bat egin dugu. 
TALDE BAT GARA eta LAGUNEN ARTEKO ARAUAK idatzi ditugu bertan. 
Polita geratu da ezta?


EMOZIO TXOKO berria ere jarri dugu martxan.






ZORTE ON!!! FALTAN BOTAKO ZAITUZTET...